Euzko Alderdi Jeltzalea - Partido Nacionalista Vasco-ren logotipoaZumaia




Gabon Kanta Lehiaketa 2009

  

Gabon kanta lehiaketa 2009

 

ARAUDIA

 

1. Gabon abestien lehiaketa abenduaren 24ean, arratsaldeko 5,30etan izango da. Tokia garaiz jakinaraziko da.

 

2. Taldeak gutxienez lau haurrez osaturik egongo dira. Ohiturari jarraituz jantzi beharko dira eta Jaiotza batez lagundurik.

 

3. Izena emateko epea abenduaren 24ean arratsaldeko 4retan itxiko da. Taldeen izenak  Batzokian dagoen zerrendan idatzi beharko dira (Eusebio Gurrutxaga plazan).

 

4. Talde guztiek bi Gabon abesti abestu beharko dituzte. Bata, derrigorrezkoa  Lo dago gure aurtxoa” eta bestea libre: talde bakoitzak aukeratutakoa.

Orijinaltasuna kontuan izango da.

 

5. SARIAK: bi motatakoak banatuko dira, abestiak eta Jaiotza baloratuko direlarik: 

 ABESTIA

JAIOTZA

1go saria: 70 €

2. saria: 40 €

3. saria: 30 €

1go saria: 40 €

2. saria: 25 €

3. saria: 20 €

 

6. Saririk gabe gelditzen diren taldeak 15 €ko ordainsaria jasoko dute.

 * Partitura Eusebio Gurrutxagako Batzokian eskura daiteke.

Zumaia, 2009ko azaroaren 28a

 


     

Argitaratze eguna: 2009-ko Azaroak 29


Azken berriak

Ikusi berri guztiak