Euzko Alderdi Jeltzalea - Partido Nacionalista Vasco-ren logotipoaZumaia




Aurkezpena

Nor gara

1895-ean Sabino Arana Goirik sortutako alderdia da Euzko Alderdi Jeltzalea EAJ-PNV izenaren oinarria sorreran hartu zuen Jaungoikoa eta Legezarra leman dago. Lema honek oinarrizko bi elementu biltzen zituen; biziera ulertzeko modu bat eta Euskal Aberriaren baieztapena. Aberri honen izate politikoa bere Aberri-burujabetasuna berreskuratzearekin batera adieraziko delarik.

EAJ-PNV-k honela definitzen du bere burua: Euskal alderdi demokratikoa, partehartzailea, plural eta gizatiarra, garapenari eta gizakiaren onerako diren aurrerapen guztiei irekia.

EAJ-PNV-k Euzkadi du Aberritzat eta Euskaldun jendea bizi den Pirineotako bi aldeetara dagoen lurraldea lurraldetzat; ikurriña banderatzat eta Euzko Abendaren Ereserkia himnotzat Euzko Alderdi Jeltzaleak euskara dauka euskal hizkuntza nazionaltzat, eta haren normalizaziorako behar den ardura nazionala haintzat hartzea eskatzen du.

Euzko Alderdi Jeltzaleak honako helburu hauek ditu:

  • Egitasmo politiko jeltzalea gauzatzeko tresna izatea.
  • Euzkadiko herritarren gizarte, ekonomi, politika, kultura eta arlo guztietako garapen eta aurrerakuntza handiena lortu.
  • Euskaldunon heziketa eta parte-hartze politiko eraginkorrerako bide izatea.
  • Egitasmo politiko jeltzalea eta bere jokaera politikoa hausnartu eta etengabe berriztatzeari ekitea.
  • Botere politikora heltzea, batez ere, erakundeen bitartez, hauek izanik bere egitasmoa egia bihurtzeko bidea.
  • Iritzi publikoan etengabe aritzea, biztanle eta gizataldeei bere etorkizunaren eraikuntzan parte hartzeko zirikatzea, euskal gizartearen protagonismoa errespetatuz.
  • Arteztarau politikoak markatu, herri-erakundeetako bere ordezkariak bideratu, lagundu eta zaindu.

Zumaiako Batzokia

Bulegoa

Mendaro Marinela, 3. 20750 Zumaia, Gipuzkoa
Tel.: 943 86 10 38 / Mug.: 607 18 59 96
Zumaiako Batzokia

Taberna/Jatetxea

Eusebio Gurrutxaga plaza, 6. 20750 Zumaia, Gipuzkoa
Tel.: 943 86 0500