Urteetan zehar Batzokiak kokapen ezberdinak izan ditu Zumaian; itxuraz garaian garaiko bizimolde eta ohiturei egokituak egon badira ere denek hiru ezaugarri komun izan dituzte:
Zumaiako lehenengo Batzokia 1909-an zabaldu zen eta berehala garai hartan mota honetako guneetan ez ohikoa zen dinamismo eta zabalkuntza bat erakutsi zuen, EAJ-ren herrigintza kontzepzioaren isla.
1923-1931 bitarteko Primo de Riveraren diktadurak ateak itxi arazi zizkion arren, ez zuen zumaiarren aberriarekiko maitasuna eta herrigintzarako konpromisoa itzaltzea lortu eta 1932-an Batzoki berri bat zabaldu zen. Ordutik aurrera eta berriro ere beste diktadura batek, 1936-1975 bitartean, 40 urte luzez, ateak itxi zizkion arte Batzokia Zumaiako abertzaletasunaren zentro neuralgikoa eta herritar ororentzan erreferentzi puntua izan zen.
1978-an zabaldu zituen berriro ateak Batzokiak betiko asmo eta eginkizun berberekin. Ordutik ona bi kokapen izan ditu Batzokiak biak hala biak herriaren erdi erdian, Eusebio Gurrutxaga plazan, hain zuzen.
Egungo Batzokiak Uri Buru Batzarren bulegoa eta bilera leku bat eta taberna-jatetxe bat, “Telmo” taberna-jatetxea, barne hartzen ditu. Tabernan pintxo aukera zabala aurki dezakegu eta 40 bat lagunentzako jantokia eta beste hainbat pertsonentzako toldopeko terraza ederra kanpoan duen jatetxean eguneko menua zein kartara egindako otorduak, urtebetetze askariak, ea ematen dira.

